Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Nola eskatu?

Aplikazio horretara sartzeko eskaera Ogasun eta Aurrekontuen Estatu Idazkaritzaren 2009ko otsailaren 27ko Ebazpenean —Estatuko Administrazioko Kontuhartzailetza Nagusiaren eta Aurrekontu eta Gastuen Idazkaritza Nagusiaren informazio-sistemen segurtasun-politika arautzen duena— adierazitako moduan egin behar da.

Aplikazio horretarako kanpo-erabiltzaile berrien alta-eskaerak Sarbideen kontrola, orrian deskribatutako prozeduraren arabera izapidetu behar dira. Orri horretara sartzeko, atari honetako "Bulego birtuala" atalera joan behar da.

Sarbidea eskatu eta gero CICEP.red aplikazioan sartu ahal izateko, beharrezkoa da erabiltzaile baimenduak ziurtagiri onartua izatea.

Ziurtagiri elektronikoari buruzko informazioa eta Aurrekontu Administrazioak onartzen dituen zerbitzu-hornitzaileen zerrenda atari honetan bertan daude, Bulego birtuala atalean; hain zuzen, informazio-sistemetara sartzeko eskaeretan.