Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Conversor XML a XBRL - CONTALOC

XBRL-CONTALOC taxonomia berria ezartzeko eta, etorkizunean, tokiko erakundeen eta haien organismo autonomoen urteko kontuen formatu normalizatu gisa erabili ahal izateko, XML fitxategiak XBRL-CONTALOC bihurtzeko aukera ematen duen utilitate hori sortu da.

Conversor XML a XBRL-CONTALOC (zip)

Aplikazioak ezaugarri hauek ditu:

  1. Sarrerarako, XML formatuko fitxategi bat behar du; sarrera hori Kontu Orokorretarako egungo formatu normalizatuaren ondorengoa da. Bihurketa egin aurretik, formatuaren baliozkotze teknikoa egiten da, eta fitxategiak bete ezean, abisu-mezu bat bidaltzen da.
  2. Sarrerako fitxategia hiru ereduetako edozein izan daiteke (normala, sinplifikatua edo oinarrizkoa); bihurgailuak ikusten du zein den eredua, eta eraldaketa egokia aplikatzen du.
  3. Irteerako fitxategiak sarrerakoaren datu berak jasotzen ditu, baina XBRL-CONTALOC formatuan. Bihurketa egitean, ez da inolako baliozkotze funtzionalik egiten fitxategiaren edukian.
  4. Aplikazioa Java hizkuntzan garatuta dago, eta, beraz, edozein plataformatan exekuta daiteke (Windows, Linux), baldin eta, aurrez, dagokion makina birtuala instalatzen bada (http://java.com).
  5. Aplikazioak bi interfaze ditu:
    • Interfaze grafikoa: formulario baten bidez, sarrerako fitxategia hautatu, eta bihurketa exekutatzen da. Pantaila batean agertzen da prozesuari buruzko informazioa.
    • Komando-lerroen bidezko interfazea: komando-lerro bidezko parametroak erabiliz aplikazioa kontsola batetik edo beste aplikazio batzuetatik exekutatzeko aukera ematen du.

Bihurgailuarekin batera, hauek ere banatu dira: adibide gisa erabiltzeko fitxategiak, XML formatuko eskemak sarrerako fitxategientzat eta funtzionamendua azaltzen duen dokumentu bat.

Argitaratutako azken eguneratzea 2010/06/30ekoa da, eta 64 bit-eko arkitekturako ordenagailuetan tamaina handiko fitxategiak bihurtzeko hobekuntzak ditu.

Fitxategiak paperezko txostenen antzeko formatuan bistaratzeko, eskuragarri daude bistaratzaileak “Utilitateak” atalean bertan.