Conversor XML a XBRL-CONTALOC (zip)
Aplikazioak ezaugarri hauek ditu:
- Sarrerarako, XML formatuko fitxategi bat behar du; sarrera hori Kontu Orokorretarako egungo formatu normalizatuaren ondorengoa da. Bihurketa egin aurretik, formatuaren baliozkotze teknikoa egiten da, eta fitxategiak bete ezean, abisu-mezu bat bidaltzen da.
- Sarrerako fitxategia hiru ereduetako edozein izan daiteke (normala, sinplifikatua edo oinarrizkoa); bihurgailuak ikusten du zein den eredua, eta eraldaketa egokia aplikatzen du.
- Irteerako fitxategiak sarrerakoaren datu berak jasotzen ditu, baina XBRL-CONTALOC formatuan. Bihurketa egitean, ez da inolako baliozkotze funtzionalik egiten fitxategiaren edukian.
- Aplikazioa Java hizkuntzan garatuta dago, eta, beraz, edozein plataformatan exekuta daiteke (Windows, Linux), baldin eta, aurrez, dagokion makina birtuala instalatzen bada (http://java.com).
- Aplikazioak bi interfaze ditu:
- Interfaze grafikoa: formulario baten bidez, sarrerako fitxategia hautatu, eta bihurketa exekutatzen da. Pantaila batean agertzen da prozesuari buruzko informazioa.
- Komando-lerroen bidezko interfazea: komando-lerro bidezko parametroak erabiliz aplikazioa kontsola batetik edo beste aplikazio batzuetatik exekutatzeko aukera ematen du.
Bihurgailuarekin batera, hauek ere banatu dira: adibide gisa erabiltzeko fitxategiak, XML formatuko eskemak sarrerako fitxategientzat eta funtzionamendua azaltzen duen dokumentu bat.
Argitaratutako azken eguneratzea 2010/06/30ekoa da, eta 64 bit-eko arkitekturako ordenagailuetan tamaina handiko fitxategiak bihurtzeko hobekuntzak ditu.
Fitxategiak paperezko txostenen antzeko formatuan bistaratzeko, eskuragarri daude bistaratzaileak “Utilitateak” atalean bertan.