Diru-laguntzen datu-base nazionalerako sarbidea
Diru-laguntzen datu-base nazionalera sartzeko eskaerak Ogasun eta Aurrekontuen Estatuko Idazkaritzaren 2009ko otsailaren 27ko Ebazpenari jarraiki egingo dira. Ebazpen horrek arautzen du Aurrekontu eta Gastuen Idazkaritza Nagusiaren eta Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiaren informazio-sistemen segurtasun-politika.
Diru-laguntzen datu-base nazionalerako sartzeko, hau behar da:
1.- Ziurtagiri elektroniko aitortua
Aurrekontuen Administrazioko sare informatikoko kanpo-erabiltzaile guztiek ziurtagiri elektroniko aitortua izan behar dute, egiaztatze-zerbitzuak ematen dituzten erakundeek (zerrenda honetan daudenek) emana, diru-laguntzen datu-base nazionalera sartzeko.
Egiaztatze-zerbitzuen hornitzaileen zerrenda.
2.- Erabiltzaile-kodea eskuratzea
Ziurtagiri digitala izateaz gain, erabiltzaile kodea eskatu eta eskuratu behar da, webgune honen orri nagusiko "Bulego birtuala"
- "Sistemetara sartzeko eskaera"
atalean deskribatutako prozeduraren arabera.