SOROLLA2 sistema Estatuko Administrazio Orokorraren, horren Erakunde Autonomoen, eta Kontabilitate Publikoko Plan Orokorraren menpean eragiketak burutzen dituzten eta Aurrekontu murriztailea duten bestelako Erakunde Publikoen gastuak kudeatzeko zentroetan egiten den aurrekontu- eta ekonomia-kudeaketa erraztera zuzenduta dago.
Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Orokorrak gastuak kudeatzen dituzten zentroei eskaintzen dien konponbidea da, aurrekontu-kudeaketako prozeduren normalizazioa sustatzeko nahian.
Sistemaren helburua bere ardurapean dituen aurrekontuko diru-horniduren kudeaketa administratiboa eta kontularitzakoa erraztea da; egiten diren eragiketen (administratiboak zein kontularitzakoak) erregistro eta artxibotzat erabiliko da, kudeaketa-jarduketa bakoitzari buruzko informazioa eskuratzeko puntua izango da, eta aurrekontuaren betetzeari buruzko aurrerapena eskainiko da.