Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Lege-oharra

Interneteko www.pap.hacienda.gob.es domeinuaren jabetza Estatuko Aurrekontuen eta Gastuen Idazkaritzarena, azken honen zuzendaritza-zentroena eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiarena da. Domeinu honetan, multzo honek Aurrekontuen Administrazio izena hartzen du.

Atariko edukien guztizko edo zatikako erreprodukzioa baimenduta dago, baldin eta edukien jatorria espresuki aipatzen bada.

Webgune honetan biltzen den informazioa herritar guztien eskura dauden iturrietatik jasotzen da. Aurrekontuen administrazioak ez ditu bere gain hartuko webgunean jasotzen diren tresna eta informazioen erabileraren ondorioz sortutako kalteak, prozedura administratiboen hasierari, garapenari eta emaitzei buruzko erabakiak hartzeari lotuak. Erabaki horiek zentro, organismo edo bulego eskudunetan aztertu behar dira.

Nolanahi ere, ezingo dira webgune honetako informazio eta edukiak alegatu administrazio publikoaren aurkako prozesuetan. Aurrekontuen Administrazioak ez du ardurarik hartuko administrazio eskudunaren paperezko dokumentuaren eta orri hauetako argitalpen elektronikoaren artean egon daitezkeen ezberdintasunengatik.

Halaber, ez dira Aurrekontuen Administrazioaren ardura izango orri hauetan azaltzen diren helbide elektronikoen bidez emandako erantzunak ere. Orri hauetako postontzien bidez jaso den edukia informazioa emateko bakarrik da, eta hartatik ezingo da, inolaz ere, eragin juridiko loteslerik eratorri.

Aurrekontuen administrazioak eskubidea du aldez aurreko jakinarazpenik gabe atarian aldaketak egiteko, atariko edukiak eta diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, eransteko edo ezabatzeko Halaber, ez du bere gain hartzen web-orri honetan esteken bidez hirugarrenek dituzten edukien erantzukizunik.

Atari honen orrietan jasotzen diren testu eta araudiak, eta, oro har, eduki guztia informazioa emateko bakarrik da. Beraz, dagokien administrazio-iturrietan datuak oraindik zehatzak eta baliagarriak direla ziurtatzeko iradokitzen dizugu.

Atari honetako edukien irisgarritasun-baldintzak betetzeko lanean ari gara. Hala ere, oraindik ezin dira denak eskuratu bertsio irisgarrian.

Cookien Politika

Cookie-ak webgune bateko orrialdeetan zehar nabigatzean sortzen diren testu-fitxategiak dira. Webguneei informazio-mota guztiak erregistratzeko aukera ematen diete.

Aurrekontu-administrazioaren atariek bi cookie mota erabiltzen dituzte:

  • Cookie teknikoak, webgunea osatzen duten orrialdeak behar bezala ikustea eta funtzionatzea eragiten dutenak. Adibidez, nabigatzeko erabiltzen den gailuarekin saio bat eratzeko aukera ematen duten cookie-ak
  • Cookie estatistikoak, webgunearen erabilerari buruzko estatistikak erregistratzen dituztenak. Adibidez, bisiten kopurua, gehien ikusitako orrialdeak, eta abar.

Cookie estatistikoak Google Analytics. plataformaren bidez lortzen dira. Google Analytics plataformak egiten duen cookie-en erabilera kontsulta dezakezu honako esteka honetan: Google Analytics plataformaren cookie-en erabilera webguneetan.

Aurrekontu-administrazioaren atarietan nabigatzeko ez da beharrezkoa horrelako cookie-ak instalatzea. Nahi izanez gero, desaktiba ditzakezu Interneteko webguneetan zehar nabigatzeko erabiltzen duzun nabigatzailearen argibideak jarraituz.

Aurrekontu-administrazioaren atariek Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak emandako cookie politikari buruzko legezko erregulazioa eta gidalerroak betetzen dituzte.

Hizkuntza-politika

Une hauetan gazteleraz dagoen informazio osoa aurkituko duzu hemen, baita katalanez, euskaraz, galegoz eta ingelesez itzulitakoa ere. Argitaratutako dokumentu hauek ez daude itzulita, salbuespenak salbuespen.

Administrazioaren hizkuntza-politikaren oinarria da pertsona orok aukera izatea hizkuntza koofizialean edo ingelesez informazioa jasotzea.

Webgune honetako edukiak gazteleraz idatzi dira jatorrian, eta itzulpen automatikorako softwareak erabiliz itzuli dira katalanera eta galegora. Beraz, akatsak egon litezke

Webgune honetako testu ofiziala gaztelerazko bertsioa da. Zalantza edo galderarik izanez gero webgune honetan itzulitako testuen edozein zatitan dagoen informazioaren zehaztasunaren inguruan, mesedez, kontsultatu gaztelerazko bertsio ofiziala.