Ir al contenido
Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Jubil@

JUBIL@ aplikazioak balio du ‘J’ inprimakia, administrazioak Estatuko Klase Pasiboen Erregimeneko funtzionario zibilen erretiro-pentsioak onartzeko prozedurari bere kabuz ekitekoa, elektronikoki kudeatzeko.

Erretiratzen den funtzionarioari buruzko datuak —pertsonal, profesional, fiskal nahiz interesdunak eskainitakoak— sartzea baimentzen die aplikazioak erretiro-organoei, haiei eskaintzen dizkien pantailetan, hartara erretiro-pentsioaren espedientea izapidetu eta dokumentuak formatu elektronikoan gehitu ahal izateko. Behin datu horiek balioetsita, erretiro-organoan sinatzeko ardura duen erabiltzaileak elektronikoki sinatu behar ditu.

Erregistroa osatzen duten datuak (‘J’) elektronikoki sinatu ahala, telematikoki igortzen zaizkio Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiari eta Klase Pasiboen pentsioak onartzeko informazio-sistemari gehitzen zaizkio. Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan idazpen bat sortuko da automatikoki, interesdunari zuzendutako jakinarazpena igorriko da prozeduraren hasieraren berri emateko, eta pentsioa izapidetzeko beharrezko dokumentuak egingo dira.

JUBIL@ aplikazioaren erabiltzaile guztiek ziurtagiri elektronikoaren jabe izan behar dute, eta Aurrekontu Administrazioaren Internet Atariko Bulego Birtualaren bitartez sartu behar dute: www.pap.hacienda.gob.es.

Datuak banan-banan sar daitezke, edo “datuak masiboki kargatzeko” prozesuaren bidez egin daiteke. Horri esker, aldi berean zenbait espediente gehi daitezke. Beraz, kudeaketarako beste aplikazioetatik datuak sartzeko aukera errazten da, betiere erantsitako fitxategietan agertzen den eskema jarraitzen badute: