Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

CIEXT_OOAA. Moduluaren helburua da Kanpoko Zerbitzuek egindako diru-sarrerei buruzko informazioa biltzea, eta informazio hori Gastuaren Kudeatzaileei ematea. Horren bidez, erraztu egiten da Zerbitzu Kudeatzaileek Kanpoko Zerbitzu bati igorritako zenbatekoak konpentsatu ahal izatea Kanpo Zerbitzuak jasotako diru-sarrerekin;hala, funts-igorpenak eta moneta-aldaketak gutxitu egiten dira.

Kanpoko Zerbitzuek aldian-aldian bidaltzen dituzten altxortegiko kudeaketa-kontuetan gauzatzen dira diru-sarrera lotuak, eta diru-sarrera horien sailkapen bat egiten da ((sarrera-kontzeptuen arabera).

Diru-sarrera horiek CIEXT_OOAA moduluan erregistratu behar ditu Kontabilitate Bulegoak. Horretarako, dagokion kanpo-ordezkaritzaren diru-sarreren datuak eta zenbatekoak sartu behar ditu, kontzeptuka eta egoera-monetan (kanpo-zerbitzu bakoitzak egoera-moneta bat erabili behar du).

Gastuaren Kudeatzaileek funts berriak igorri nahi dituztenean, sisteman sartu behar dute kontsultatzeko zer diru-sarrerak dituzten konpentsatzeko, eta, hala badagokio, erreserba bat egin behar dute oraindik erreserbatu gabeko diru-sarreren gainean. Erreserba-prozesuan, lehentasun bat ezarri behar zaio diru-sarrera kontzeptu bakoitzari , eta kontzeptu bakoitzaren barruan, zaharrenak agortu behar dira lehenbizi.

Kontabilitate Bulegoak egiaztatu behar du erreserba igorpenaren kontabilitate-dokumentuan jasotako kondizio beretan egin zela, eta, horretarako, sisteman erregistratuta geratu ziren erreserbaren datuetara sartu behar du erreserba-zenbakiaren bidez. Kontabilitate-dokumentua SIC aplikazioan kontabilizatu eta gero, informazioa eguneratu behar da diru-sarrera erreserbatuak konpentsatutara pasatuz.

Bestalde, litekeena da diru-sarrerak handiak izatea, eta horien zenbateko osoa konpentsatzerik ez izatea. Kasu horretan, eta Kanpoko Zerbitzuei eman zaizkien jarraibideen arabera, diru-sarrerak Erakundearen kontura transferitu behar dituzte Zerbitzuek. Funtsak eta eraginpean hartutako diru-sarreren kontzeptuei buruzko informazioa jaso eta gero, sisteman erregistratutako informazioa eguneratu behar du Kontabilitate Bulegoak, eta konpentsatzeke dauden diru-sarrerak, dagozkionak, indargabetu behar ditu.