Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Norengana jo, arazorik egonez gero?

Zerbitzu honi lotutako gorabeherak (sartzeko arazoak, konexio-arazoak eta abar) jakinarazteko mezu elektroniko bat bidali behar da uci@igae.hacienda.gob.es helbidera. Mezu horretan, gaiaren eremuan, Erabiltzaile-kodea, tarte bat, eta, ondoren, zure arazoaren deskribapen laburra idatzi behar dira. Adibidez, "Akatsa Pertsonal Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiaren koadernoen eta bildumen zerbitzuan", "Arazoak ziurtagiriarekin" eta abar. Mezuaren gorputzean, hauek zehaztu behar dira: harremanetarako pertsonaren izena eta abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, Administrazioa (autonomia-erkidegoa, udala…), konexio-bidea (modema, bideratzailea, RDSI, sare lokala, RICO Sarea…) eta arazoaren deskribapen xehatua (zer ekintza egiten ari ginen, zer errore-mezu zehatz atera zaigun, zer orrialdetan atera zaigun eta abar).

publicaciones-electronicas-ordenacion-normativa@sepg.hacienda.gob.es postontzia ere balia dezake erabiltzaileak aplikazioa erabiltzean bururatutako iradokizunak, ideiak edo zalantzak bidaltzeko.