Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

Logotipo Quadro

Quadro-SIGMA Quanto-ri lotutako kontsulta-sortzailea da. Aurrekontu-sistemaren moduluetako bat da, eta hiru informazio-sistema hartzen ditu barne:

Quadro sistemak Quanto-ri lotuta dauden kontsultak ematen ditu. Aurrez definitutako kontsultak dira horiek, kataloga daitezkeenak. "Aurrekontuen esparruen" eta "Kredituen eta zuzkiduren" "neurrira egindako" txostenak egiten laguntzen du. Hala erraztu egiten du haien katalogazioa eta parametroen igarotzearekin exekutatzea. Horretarako, "lineako" Quanto-ren datu-basera sartzen da Quadro (ordenagailu nagusirako konexioa du Quantok) denbora errealean (unean bertan).

Quadro-n, erabiltzaileek ezin dituzte haientzat sortutako txostenak nahi bezala formateatu. Horrek ez du esan nahi txostenak formateatu gabe daudenik: sortzen den txosten-motaren arabera (finantza-egoeraren goiburuko aldagai-kopuruaren eta zutabe-kopuruaren arabera), moduluak aurrez finkatutako formatu bat aukeratzen du automatikoki.

Txosten-multzo bat, orokorrak izenekoa eta sistemaren administratzaileek definitua, erabiltzaile guztiek erabil dezakete. Beste txosten-multzo bat, partikularrak izenekoa, erabiltzaile guztiek defini dezakete, eta erabiltzaile horren lan-taldera mugatzen da txostenaren erabilera (AZNren edo aurrekontuetarako bulegoaren sektorea).

Hiru irteera-mota eskaintzen ditu: PDF fitxategietan, html formatuan (PDF formatuan goiburuek duten ordena berarekin eta xehetasun berarekin) eta taula-formatuan (irteera html formatuan egiten da). Azken formatu horri esker, datuak kalkulu-orri batera erraz eraman daitezke, gero lantzeko.

'SIGMA consultas en línea' sistemak Estatuko Aurrekontu Orokorren administrazio-azpisektoreko kredituak eta zuzkidurak azpisistemako (Quanto) datuen "lineako" eta "denbora errealeko" informazioaren kontsulta libreak konfiguratzeko eta egiteko aukera ematen du. Datuei buruzko kontsulten emaitzak taula gisa agertzen zaizkie erabiltzaileei. Hala, tresna ofimatikoen bidez esportatu eta landu daitezke.

SIGMA, sistemak "SIGMA, consultas en línea" sistemaren kontsulta libre berak egiteko aukera ematen du, baina kontsulta horiek datu-zerbitzari batera konektatu gabe egiten dira. Hala, erabiltzaileak "aurrekontu eramangarria" du.

SIGMArekin lan egiteko, bi urrats eman behar dira:

  1. Aplikazioa deskargatzea. Horretarako, erabiltzaileak zerbitzarira konektatu, eta bezero-softwarea eskuratzen du. Urrats hori behin bakarrik egin ohi da.
  2. Datuak deskargatzea. Erabiltzailea zerbitzarira konektatu, eta nahi duen ekitaldiaren aurrekontuaren (egiten ari direna edo itxita dagoena) "uneko irudia" eskuratzen du, eta haren bezero-ekipora deskargatzen du. Operazio hori nahi beste alditan egin daiteke.

Bezeroaren postuak aplikazioa konfiguratu eta datuen kopia bat eskuratu ondoren, SIGMAk ez du konexiorik behar bere funtzionalitatea eskaintzeko.