Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

Estatuko Administrazio Nagusirako Hitzarmen Bakarrean sartutako langileen lanpostuen zerrendak kudeatzen ditu RTP-Laborales Informazio Sistemak —2006ko urriaren 17ko Lanaren Zuzendaritza Nagusiko Ebazpenak erregulatzen du hitzarmen hura—.

Sistemak modu independentean kudeatzen du lanpostu bakoitza. Izan ere, ezaugarri jakin batzuk esleitzen dizkio lanpostuari, hura definitu eta pertsonalizatu ahal izateko, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak emandako erregistro-zenbaki baten, lanpostua betetzen duen pertsonaren identifikazio-datuen eta lanpostuaren beraren datuen bitartez.

Informazio-sistemaren bidez, hauek landu daitezke:

  • Lanpostuetan aldaketak eragiten dituzten espedienteen segimendua eta kontrola, espedientearen bi bizi-faseetan.
  • Zentro kudeatzaileak bidalitako CECIRen proposamenak eta deskontzentrazio-proposamenak. (garatze-fasean dago)
  • CECIRek onartutako ebazpenak eta deskontzentrazio-espedienteak.
  • Lanpostuak, egitura organikoak, funtzionalak eta aurrekontuetakoak gordetzea.
  • Kostuen kalkulua.
  • Lanpostuen historia.
  • Sarbideen ikuskaritza.
  • Taulen mantentze-lana.