CoFFEE-IEC sistema informatikoak Erkidegoko Funtsak kudeatzen ditu 2021-2027 aldian, hiru euskarri funtzionaletan oinarrituta: Kudeaketa, Ziurtapena (ordainketak) eta Auditoretza (kontrola). Horrenbestez, 2020ko Funtsen sistemaren bertsio eguneratua da.
Gainera, sistema berriak, lehengo prozedurez gain (izan dituzten aldaketekin), Administrazio Elektronikoarekin erlazionatutako kontzeptuak bilduko ditu:
- Programa operatibo guztiak aurkezteko eta gero onartzeko Batzordeak eskatzen duen informazio guztia biltzea. Berritasun gisa, informazio hori guztia egituratu egingo da, eta ezin izango da ezein eratako dokumentu ez-egituraturik aurkeztu (azalpen osagarri gisa izan ezik).
- Programa operatibo bakoitzeko jardun-ildoei buruzko informazioa biltzea eta mantentzea. Programa operatiboak prestatzeko oinarri gisa erabiliko da informazio hori.
- Erkidegoko informazio-sistemarekin (SFC 2021) informazioa trukatzea. Sistema horrek ezarritako web-zerbitzuen bidez trukatuko da. Besteak beste, programa operatiboak onartzeko aurkeztu behar den informazio guztia trukatuko da.
- Kudeaketarekin erlazionatutako beste erakunde batzuen informazio-sistemekin informazioa trukatzea. CoFFEE-IEC-k emandako web-zerbitzuen bidez trukatuko da.
- Ordainketa-proposamenak elektronikoki izapidetzeko prozedura. Horretarako, Certex-ek emandako zerbitzuak erabiliko dira.