Bulego birtualak aukera ematen du aurrekontuen Administrazioak erakunde publikoei ematen dizkien informazio-sistemen eta web-zerbitzuen katalogora sartzeko, baita aipatu katalogoaren edozein sistema edo zerbitzutan sartzeko eskaera-zerbitzura eta sarbide murriztua duten aplikazio edo datu-baseen mahaigain pertsonalizatura ere, aurrez emandako baimena bide.
Honako hauek ere ematen ditu, Interneten bidez: organo kudeatzaileek eta erakunde publikoek ekonomia eta aurrekontuak kudeatzeko baliagarriak diren programa edo aplikazio informatiko eguneratuak deskargatzeko zerbitzuak; aurrekontuen Administrazioren informazio-sistemekin informazioa trukatzeko formatu normalizatuak, zeinak arlo horretatik kanpoko erabiltzaileen eskura jarri baitira; eta zentro kudeatzaileei Estatuko Aurrekontu Orokorrak prestatzeko eskainitako onurak.
Hortik lankidetza-ingurunera ere sar daiteke, zeina administrazioko eta aurrekontu murriztaileko erakunde publikoek ekonomia eta aurrekontuak kudeatzen laguntzeko sistemari atxikitako erakundeen eta zentro kudeatzaileen eskura dagoen, baita aurrekontuen Administrazioaren ataria erabiltzen dutenei interesgarri suerta dakizkiekeen beste baliabide batzuetara ere.
Azkenik, aukera ematen da aurrekontuen Administrazioaren alorrean sortutako eta babestutako dokumentu elektronikoak zein arlo horretan egindako administrazio-jarduketa automatizatuei buruzko informazioa egiaztatzeko.
Ondoko esteken bitartez hainbat zerbitzu ikusi ahalko dira, besteak beste, aurrekontu Administrazioaren esparrutik kanpoko erabiltzaileek eskuragarri dituzten informazio sistemak, edo identifikatzeko edo/eta legeztatzeko ziurtagiri elektronikoa edo sinadura elektronikoa behar duten sistemetarako onartu diren egiaztatze zerbitzuak ematen dituztenak: