REMEDY APLIKAZIOA kanpoko erabiltzaileak. Gertakariak Koordinatzeko Unitateari gertakari bat jakinarazteko REMEDY APLIKAZIOA kanpoko erabiltzaileak aplikaziora konektatu beharko zara, atal honetan erakusten den sartzeko ikonoaren bidez. Pertsonalizatutako mahaigainean izango duzu eskuragai. Tresna erabiliko den lehenengo aldian horretan izena eman beharko da; horretarako, helbide elektronikoa eta hitz gakoa idatzi beharko dira. Jarraian, postontzira iritsiko zaizun kodea idatzi beharko duzu. Aplikazioan sartu eta gero, “Eskuragai dagoen APLIKAZIO-GERTAKARIA” botoia sakatu beharko duzu. Agertuko zaizun pantailan “Orain eskatu” sakatu beharko duzu. Orduan, inprimaki bat ikusiko duzu, eta gorriz idatzitako “derrigorrezkoa” hitza daukaten derrigorrezko eremu guztiak bete beharko dituzu. “Azalpen zehatza” eremuan arazoa zehazten duen testua idatzi beharko duzu (egiten ari zen ekintza, errorearen mezua, agertu zaizun orrialdea zein den, eta abar). Horrez gain, “Aplikazioak” eremuan zailtasunak sortu dituen informazio-sistema aukeratu beharko duzu. Halaber, “Gertakaria” eremuan zer-nolako gertakaria den aukeratu beharko duzu.
Fitxategi bat (adibidez, errore-mezuaren pantaila-irudia) gehitzeko aukera daukazu ere bai, “Fitxategiak gehitu” botoia sakatuz.
Aurreko datu guztiak bete eta gero,Eskaera bidali botoia sakatu beharko duzu gertakaria REMEDY aplikazioan altan emateko.
Hasierako orrialdeko “Nire jarduera” botoian. Aplikazioak bidalitako eskaeren zerrenda erakutsiko dizu. Gertakariren bat aukeratuz gero, horren jarraipena egin ahal izango duzu. Gainera, ebazpenean parte hartuko duten laguntza-taldeek bidaltzen dituzten datuak kontsultatu ahal izango dituzu, eta zuk zeuk informazio gehigarria gehitu ahal izango duzu “Iruzkina gehitu” botoia sakatuz.
Aplikazioak mezu elektroniko bidezko jakinarazpen automatikoak bidaliko dizkizu gertakariaren eboluzioa zehazteko.
SINOI APLIKAZIOA.
2020ko azaroaren 16tik aurrera SINOI aplikazioa data hori baino lehen sortu diren gertakariak kudeatzeko eta ixteko egongo da eskuragai. Gertakari berri guztiak REMEDY APLIKAZIOA kanpoko erabiltzaileak aplikazioaren bidez ireki beharko dira.