Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Nola eskatu?

Zuzendaritza-erakundearen edo zuzendaritza-zentroaren arduradunak Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Orokorraren kontu-hartzaileari eskaera-idazki bat bidaliz.

Idazki horretan zehaztuko da, dagokion arrazoiarekin, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Orokorrak garatutako CANOA kontabilitate analitikoko sistema ezartzeko eskaera.

Halaber, zentroak aukeratu dituen kontabilitate analitikoko sistemaren arduradun izango diren aukeratutako kontaktuak zehaztuko dira (aipatutakoen identifikazioa: izen-abizenak, kargua, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa), honako eginkizun hauek burutuko dituztenak:

  • Sistema zentroaren beharretara moldatu.
  • Kudeaketa-sistemen informazioaren irteera diseinatu CANOA sistemari informazioa eskaintzeko.
  • Aplikazioa abiarazi.