Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

 CANOA

CANOA (Administrazio Erakundeetarako Kontabilitate Analitikoko Sistema Normalizatua)

CANOA proiektuaren helburua da Estatuaren eta Erakunde Publikoen Administrazioaren arloan kontabilitate analitikoko sistema bat ezartzea, beste informazio-sistemekin batera unitate-kudeatzaileen eskura zenbait txosten jartzeko. Txosten horietan kostuak zein unitatetan (kostu-zentroak) egin diren, eta kontsumoak zein produktu edo zerbitzutan (jarduerak) gauzatu diren adieraziko da, eta informazio hori erantzukizun-maila guztietara helaraziko da.

CANOA Kontabilitate Analitikoko sistema bat da. Erakunde bakoitzaren neurrira jar daitekeen kontabilitate-eredu estandar bat abiapuntutzat hartuta, erakundeek gauzatutako jardueren kostua zenbatesteko aukera ematen du. Horrela, baliabide publikoen erabilera aztertzeko informazioa ematen du, ondasun eta zerbitzuen produkzioari eta tasa eta prezio publikoen ezarpenari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko.

Hauek dira CANOA sistemaren helburu nagusiak:

  • Zerbitzu publikoko jardueren eta prestazioen kostua zenbatestea.
  • Tasa eta prezio publikoen zenbatekoa zehaztea.
  • Baliabide publikoen erabilpena aztertzea eraginkortasunaren eta ekonomiaren ikuspegitik, eta erakundearen arlo zehatzen kudeaketaren kontrola ahalbidetzea.
  • Aurrekontuen prestaketa eta ebaluazioa erraztea.
  • Ondasunen produkzioari edo zerbitzuen prestazioari buruzko erabakiak hartzen laguntzea, eta kudeaketaren beharrei erantzutea.
  • Sektore publikoaren jardueraren bidez sortutako aktiboak balioztatzea.
  • Nazioz gaindiko erakundeei informazioa ematea, diru-laguntzen zenbatekoa funtsatzeko.
  • Ohiko finantza-egoerek emandako informazioa osatzea.

CANOAk kontabilitate-eredu estandar bat du oinarritzat; baina erakundearen beharretara egokitzeko pertsonalizatu egin daiteke, ereduaren oinarrizko egiturak definituz: kostu-elementuak, kostu-zentroak, jarduerak, banaketa-irizpideak eta abar

Giza baliabideak, inbentarioak, gastu-egiaztagiriak eta abar kudeatzeko sistemen bidez sar daitezke kostu-dokumentuak CANOAn, interaktiboki edo interfaze normalizatuen bidez (egun garatze-fasean daude).

Sartu ezin diren kargak bereizi ondoren, kostu-dokumentuk hiru prozedura erabiliz tratatzen ditu sistemak:

  • Aldien araberako esleipen-prozesua: Kostu/diru-sarrerak sortzapen-unearen arabera sailkatu eta esleitzeko.
  • Banaketa-prozesua: Kostu-elementuak zentroei eta jarduerei esleitzeko.
  • Gehitze-prozesua: Kostu/diru-sarrerak ereduaren kontabilitate-irizpideei jarraiki gehitzea, informazioaren jasotzaileen beharrak kontuan hartuta.

CANOA sistemaren outputa kontabilitate-egoera normalizatuek osatzen dute. Haien bidez, kostu-prozesuen emaitzak osoko ikuspegitik ebalua daitezke. Bestalde, emaitza horiek kudeaketa-azterketaren beharretara egokitutako informazio pertsonalizatuarekin osatzen dira.