Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Norengana jo, arazorik egonez gero?

2020 Funtsen aplikazioan sartzerakoan edo erabiltzen ari den bitartean, intzidentzia bat sortzen bada, hura atzematen duen erabiltzaileak honela jardungo du:

• 2020 Funtsak aplikaziora sartzearekin lotutako intzidentzia bat bada (ezin du Interneteko Aurrekontuen Administrazioaren atarira sartu, erabiltzailearen pertsonalizatutako ikonoa idazmahaitik desagertu da edo haren bidez sartzeko arazoak ditu) edo aplikazioa behar bezala erabiltzea oztopatzen duen arazo bat edo Fondos2007SW web zerbitzuarekin edo sinadura elektronikoaren DocelWeb aplikazioarekin lotutako arazo bat baldin badago, Aurrekontu Informatikakako zerbitzuen Intzidentziak Koordinatzeko Unitateari arazo hura jakinarazteko mekanismoa erabiliko da. Hura Aurrekontu Administrazioaren Atarian bertan argitaratzen da (erabiltzaileak identifikatzeko orriko “Intzidentzien Jakinarazpenaren” atalean, Atariko orri nagusiaren “Informazio Sistemen Sarbideko” estekari jarraitzerakoan agertzen dena).

•Gorabehera funtzionala bada (araua interpretatzeko modu ezberdinak, aplikazioa erabiltzen ez jakitea, hobekuntza funtzionalak egiteko iradokizunak...), mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren arduradun funtzionaleiFondos2020@sepg.hacienda.gob.es, postontzian. "KUDEAKETA" hitza idatziko da mezuaren gaian.

• Aplikazioa ondo ez dabilelako edo espero zen bezala ez dabilelako sortutako gorabeheraren bat bada (besteak beste, karga masiboen XML fitxategiekin lotutako arazoak), aurreko kasuan bezala jokatuko da, hots, mezu elektronikoa bidaliko da Fondos2020@sepg.hacienda.gob.es, postontzira, eta "GARAPENA" hitza idatziko da mezuaren gaian. Aurrekontuen eta Europako Funtsen Aplikazioen II. Dibisioak bideratuko du arazoa, hura arduratzen baita aplikazioa diseinatzeaz eta eratzeaz.

Intzidentziak eraginkortasun handiagoarekin kategorizatzeko eta ebazteko ondorioetarako, “KUDEAKETA” edo “GARAPENA” hitzarekin adierazitako posta elektronikoek erabilgarritzat jo izandako dokumentu guztiak erantsi beharko dituzte. Beraz, mezuaren gorputzean honako informazioa adieraziko dute:

  • Izena
  • Erabiltzailearen kodea
  • Kide den erakundea
  • Harremanetarako telefonoa
  • Eragiketaren ingurua ("ekoizpena" edo "probak")
  • Kontsultaren zioa
  • Erantsitako artxiboen deskripzioa, hala dagokionean (adibidez, jasotako akats mezuen pantailazoak, horiek erreproduzitzeko beharrezko sekuentzia barne)

Nolanahi ere, intzidentzia ireki ondoren behar bezala identifikatzeko eta ebazteko informazio gehiago bildu beharko balitz, euskarri zerbitzuak izango lirateke erabiltzaileekin harremanetan jarriko zirenak eta ez alderantziz.

Posta elektronikoa ez badabil erabili ahal izango da Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren telefono bidezko laguntza-zerbitzua (91 583 73 51 zenbakian)