Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Nola eskatu sarbidea?

1. Aurrebaimena:

Erretiro-organoaren titularrak JUBIL@ aplikazioan sartzeko eskaera bat bidali beharko dio Pertsonal Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiko Klase Pasiboen Zuzendariordetza Nagusiari, sistemara sartzeko baimena behar duten Unitateko pertsona bakoitzeko; berariaz adierazi beharko du erabiltzaile horiek "J" inprimakia elektronikoki sinatzeko baimena izango duten ala ez.

Formulario hori Pertsonal Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritzaren 2010eko martxoaren 18ko Ebazpenaren II. eranskin gisa onartu zen (2010-04-08ko BOE) , eta Aurrekontu Administrazioaren Internet Atariko Bulego Birtualeko atal berean eskura daiteke.

Aurrebaimena izan ostean, erretiro-organoaren titularrak eta aurrebaimena duten erabiltzaileek komunikazio bat jasoko dute, posta elektronikoz. Komunikazio horretan, JUBIL@ko erabiltzaile izateko alta kudeatzeko urratsak emango zaizkie, Aurrekontu eta Gastuen Idazkaritza Nagusiaren eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren datu-baseetarako sarbidea kontrolatzeko prozedurarekin bat.

2. JUBIL@n alta ematea:

Lehendik baimena duten pertsonek aplikazioan kudeatu behar dute alta, Aurrekontu Administrazioaren Internet Atarian sartuta, url helbide honetan: www.pap.hacienda.gob.es, han, Bulego Birtualean, "sistemetara sartzeko eskaera" hautatu behar dute.

Pantaila bat aterako zaie, eta "Aurrekontu Administrazioaren informazio-sistemetarako sarbideen kudeaketa". formularioa on line betetzeko aukera egin beharko dute. Jarraian, "Erregistratu gabeko kanpoko erabiltzaileentzako informazio-sistemetarako sarbidearen eskaera" dokumentuan azalduko zaizkien pantailak bete beharko dituzte. Formularioko datuak bete ostean, bidali botoia sakatu beharko da.

Alta-eskaera prozesatzen denean, mezu bat jasoko dute formularioan adierazitako helbidean, JUBIL@n sartzeko sarbide-gakoa eta pasahitza emateko

Une horretatik aurrera, "J" inprimaki bat izapidetu behar duten bakoitzean, Aurrekontu Administrazioaren Internet Atariko Bulego Birtualera jo beharko dute Informazio-sistemetarako sarbidea menuan.