Sinadura elektronikoa lortzeko baldintzak
Sinatzen duen erabiltzaileak aitortutako ziurtagiri elektronikoa izan beharko du, jarraian zehazten diren egiaztapen-zerbitzuak eskaintzen dituzten emaileek igorritakoa:
Egiaztapen-zerbitzuak eskaintzen dituzten emaileen zerrenda
AutoFirma aplikazioa instalatuta eduki behar da sinadura eskatzen duen aplikaziorako konexioa hasi aurretik, eta aplikazioaren eguneratutako bertsioa duela begiratzea gomendatzen da. Aplikazioa honako orrialde honetan deskarga daiteke:
https://firmaelectronica.gob.es/Home/Descargas.html Microsoft Windows sistema eragilean administratzaile-baimenak dituen erabiltzaile batek instalatu behar du AutoFirma. Informatika-zerbitzuarekin jar zaitez harremanetan instalatzeko.
NAN elektronikoa (DNIe) erabili ahal izatekoNAN elektronikoaren modulu kriptografikoaren azken bertsioa, instalatuta izan behar duzu; hemen aurki dezakezu, deskargen atalean
http://www.dnielectronico.es/
Oharra: Erabilgarritasun-eskakizunen ondorioz, bakarrik konektatuta dagoenak sinatzen duela bermatzeko, aplikazioan konektatuta dagoen erabiltzailearen NANarekin bat datorren NANari lotuta dagoen ziurtagiri elektronikoaren bitartez onartuko da sinadura elektronikoa.
Sinadura elektronikoari buruzko informazio gehigarria DocelWeb-en