Europako Funtsen Idazkaritza Nagusia CoFFEE plataformaren arduradun funtzionala da. Horrez gain, funtsen kudeaketan edo komunitate-finantzaketarako beste mekanismo batzuetan, zuzenean edo zeharka, parte hartzen duten organismo eta erakunde guztiak daude sistema honetan, eta horretan eragina daukate kudeaketa-prozesuan betetzen dituzten eginkizunen arabera. Horien artean honako hauek daude:
- Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren unitateak (Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusia, eta Planaren eta Susperraldirako eta Erresilientziarako Mekanismoaren Zuzendaritza Nagusia) eta agindupeko unitateak, besteak beste Kudeaketarako Agintaritzak, Agintaritza Ziurtagiri-emailea (edo kontularitza-unitatea), (Planaren) erantzukizuna duen Agintaritza, eta abar.
- Ministerioak, Estatuko Administrazio Orokorreko eta Autonomia-erkidegoetako erakundeak, eta Tokiko Korporazioak, kudeatutako funtsen eta mekanismoen esparruan garatu diren batera finantzatutako eragiketen edo proiektuen arduradunak.
-
Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Orokorra eta eskualdeetako kontu hartzailetzak, Auditoretza Agintaritza edo kontrolerako organo gisa parte hartuz.
- Europako erakundeak.