Plataforma erabiltzeko eskakizunak web aplikazioak erabiltzeko ohikoak dira, hau da, HTTP 1.1 protokoloarekin bateragarria den nabigatzailea, Javascript lengoaia gaituta duena.
PDF dokumentuetarako irakurgailua eskatuko da sortutako eta sisteman gordetako dokumentuak behar bezala kontsultatu ahal izateko.
Parte hartzen duten agenteen arabera, sinadura elektronikoa erabiltzeko aukera ematen duen azpiegitura izatea beharrezkoa izan daiteke.