Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

XBRL Bisorea

Kontuen XBRL bisorea Web aplikazio bat da. Hari esker, urteko kontuak dituen XBRL fitxategi bat bistaratu daiteke, euren datuak betetzerakoan, entitateek ikusten duten antzeko ereduen formatu batean. Amaierako xedea da XBRL fitxategi bat daukan eta modu adiskidetsuan ikusi nahi duen edozeinek aplikazio hau eskura izatea, bere tokiko ordenagailuan ezer instalatu behar izan gabe.

VisorXBRL aplikazioa hurrengo esteka publikoan erabili ahal izango da: XBRL Bisorea

Esteka hau IGAEko horrietako taxonomía ezberdinetan ere dago argitaratua.

Aplikazioak hurrengo paragrafoan adierazitako taxonomien edozein XBRL instantziarekin funtzionatzen du.

Aplikazioaren ezaugarriak

Eskariak ikustea

Aplikazio honen bidez, ikus daitezke behean aipatutako taxonomiekin bateragarriak diren XBRL eskariak. Eskari bat ikusi ahal izateko, fitxategia kargatu beharko duzu, "XBRL eskaria fitxategitik ikusi" menuaren aukeratik. XBRL edo XML fitxategi bat erantsi ahal izango duzu.

Datuak zuzen ikusi ahal izateko, gomendatzen da Internet Explorer (9. bertsioa edo berriagoa), Firefox (19. bertsioa edo berriagoa) edo Google Chrome nabigatzaileen aplikazioa erabiltzea.

Eskariak balioztatzea

Aplikazioak eskari bat bere taxonomiaren aurka balioztatzeko aukera ere ematen du. Aplikazioak adieraziko du eskariak bere taxonomia betetzen duen ala ez eta balioztatzerakoan emandako akatsen berri emango du, haren eskema betetzen ez badu.

Eskariak Excelera esportatzea

Aplikazioak eskari-fitxategi bat excelera esportatzeko aukera ematen du. Emaitza bezala, zip fitxategi bat sortuko da, esportatutako eskariak dituen eredu/txosten adina excel fitxategiekin. Esportazioa fitxategi batetik edo fitxategi batekin lotutako bilagailu batetik egin daiteke.

Taxonomia bateragarriak

Gaur egun, hauek dira XBRL Ikustaileak jasandako taxonomiak:

  • CONTAEP 2.0. Urteko Kontuak eta LGP legeko 129.3 Artikuluaren informazioa, 2012. urterako, enpresa eta fundazioetako sektore publikoaren entitateei buruzkoa ( Ikusi taxonomía CONTAEP 2.0.)
  • CONTAEP 3.0. Urteko Kontuak eta LGP legeko 129.3 Artikuluaren informazioa, 2013. urterako, enpresa eta fundazioetako sektore publikoaren entitateei buruzkoa ( Ikusi taxonomía CONTAEP 3.0.)
  • CONTAEP 4.0. Urteko Kontuak eta LGP legeko 129.3 Artikuluaren informazioa, 2014. urterako, enpresa eta fundazioetako sektore publikoaren entitateei buruzkoa ( Ikusi taxonomía CONTAEP 4.0.)
  • CONTAEP 5.0. Urteko Kontuak eta LGP legeko 129.3 Artikuluaren informazioa, 2015. urterako, enpresa eta fundazioetako sektore publikoaren entitateei buruzkoa ( Ikusi taxonomía CONTAEP 5.0.)
  • CONTAEP 6.0. Urteko Kontuak eta LGP legeko 129.3 Artikuluaren informazioa, 2016. urterako, enpresa eta fundazioetako sektore publikoaren entitateei buruzkoa (Ver taxonomía CONTAEP 6.0.)

  • CONTAEPA 1.1. 2011ko onartutako Urteko Kontuak gastuen aurrekontu mugatzaile edo estimatuen bitartez, zeinak Kontabilitate-Jarraibideak aplikatu behar dituzten Estatuko Erakundeen Administraziorako( Ikusi taxonomía CONTAEPA 1.1. )
  • CONTAEPA 2.0. Gastuen aurrekontu mugatzailea edo estimagarria duten entitateetako 2012. urtean ontzat emandako Urteko Kontuak, Estatuko Administrazio Instituzionalaren Kontabilitate Instrukzioa aplikatu behar dutenak( Ikusi taxonomía CONTAEPA 2.0. )
  • CONTAEPA 3.0. Murriztutako edo balioetsitako gastuen aurrekontua duten entitateen 2013. Urteko Kontuak, Kontabilitate Ikuskaritza Estatuko Administrazio Instituzionalerako aplikatu behar dutenak eta nortasun juridikorik gabeko funtsak dituztenak ( Ikusi taxonomía CONTAEPA 3.0. )
  • CONTAEPA 4.0. Murriztutako edo balioetsitako gastuen aurrekontua duten entitateen 2014. Urteko Kontuak, Kontabilitate Ikuskaritza Estatuko Administrazio Instituzionalerako aplikatu behar dutenak eta nortasun juridikorik gabeko funtsak dituztenak ( VIkusi taxonomía CONTAEPA 4.0. )
  • CONTAEPA 5.0. Murriztutako edo balioetsitako gastuen aurrekontua duten entitateen 2015. Urteko Kontuak, Kontabilitate Ikuskaritza Estatuko Administrazio Instituzionalerako aplikatu behar dutenak eta nortasun juridikorik gabeko funtsak dituztenak( Ikusi taxonomía CONTAEPA 5.0. )
  • CONTAEPA 6.0. Murriztutako edo balioetsitako gastuen aurrekontua duten entitateen 2016. Urteko Kontuak, Kontabilitate Ikuskaritza Estatuko Administrazio Instituzionalerako aplikatu behar dutenak eta nortasun juridikorik gabeko funtsak dituztenak( Ver taxonomía CONTAEPA 6.0.)

  • PGC 2007 v 1.4. XBRL Kontuak Merkataritza-erregistroari ematearen ondorioz sortutakoa. IGAEk mantendutako taxonomia bat ez denez, ez da bermatzen harekin lotutako fitxategian zuzen ikusiko direla.