Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Norentzat da?

Aplikazio informatiko bat da eta, horren bidez, enpresen eta fundazioen sektore publikoari buruzko informazioa zentralizatzen eta normalizatzen du, unean-unean indarrean den araudia betetzearren.

CICEP.red osatzen duten azpisistemetako bakoitzari erreparatuta, ondorengo hartzaileak nabarmendu nahi ditugu:

Azpisistemak: urteko kontua; urteko eta hiru hilez behingo informazio ekonomiko eta finantzarioa; eta Estatuko kontu orokorra bateratzeko informazioa

Azpisistema horiek ondorengoei zuzenduta daude: batetik, Espainiako enpresen Kontabilitate Plan Orokorra eta honen egokitzapenak aplikatzen dituzten Estatuko sektore publikoko erakundeei, bereziki Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 3.2 eta 3.3. artikuluetan araututako Estatuko enpresen eta fundazioen sektore publikoko erakundeei; eta, bestetik, merkataritzako sozietateei, Espainiako enpresen Kontabilitate Plan Orokorra aplikatzen duten partzuergoei, fundazioei eta Aurrekontuen Lege Orokorreko bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren eta Estatuko Administrazioaren Esku-hartzailetza Nagusiaren bidez kontuak Kontuen Epaitegiari aurkeztu behar dizkioten beste forma juridiko batzuei
 
Se pueden distinguir los siguientes colectivos de entidades en función de los principios y normas contables por las que se rigen:

 Ondorengo erakunde taldeak bereiz daitezke, kontabilitate arloan bete behar dituzten printzipio eta arauen arabera:

  • Enpresa ez-finantzarioak eta esku-hartze finantzario osagarrikoak, Espainiako enpresaren Kontuhartzailetzako Plan Orokorrari jarraiki.
  • Kreditu-erakundeak, Espainiako Bankuaren finantza-informazio publiko eta ezkutukoari buruzko informazio-arauei eta finantza-egoeren ereduei buruzko zirkularrari jarraiki.
  • Aseguru-enpresak, aseguru-erakundeen kontabilitate-planari jarraiki.
  • Fundazioak, irabazi asmorik gabeko erakundeen kontabilitate-plan orokorreko egokitzapenari jarraiki.
  • Entidades del sector público estatal con legislación específica, según el Plan General de Contabilidad de la empresa española.
  • Grupos consolidables, según las Normas para formulación de las Cuentas Anuales Consolidadas.

Bajen azpisistema

Azpisistema hau ondorengoei zuzenduta dago: kontuak aurkeztu behar dituzten ekitaldian zehar Estatuko enpresen eta fundazioen sektore publikokoak izateari utzi dioten erakundeei, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorreko 138. artikuluan ezarritakoaren arabera

Hileko azpisistema eta hileko berankortasunarena

Azpisistema horiek ondorengoei zuzenduta daude: batetik, Espainiako enpresen Kontabilitate Plan Orokorra eta honen egokitzapenak aplikatzen dituzten Estatuko sektore publikoko erakundeei, bereziki Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 3.2 eta 3.3. artikuluetan araututako Estatuko enpresen eta fundazioen sektore publikoko erakundeei; eta, bestetik, merkataritzako sozietateei, Espainiako enpresen Kontabilitate Plan Orokorra aplikatzen duten partzuergoei, fundazioei eta Aurrekontuen Lege Orokorreko bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren eta Estatuko Administrazioaren Esku-hartzailetza Nagusiaren bidez kontuak Kontuen Epaitegiari aurkeztu behar dizkioten beste forma juridiko batzuei, Administrazio Publiko gisa sailkatuta badaude (Administrazio Zentrala, kontabilitate nazionalaren ikuspegitik).

Gardentasun-azpisistema

Azpisistema hau ondorengoei zuzenduta dago:

  • Estatuko enpresa publikoak, apirilaren 3ko 4/2007 Legearen 2. eta 14. artikuluetan aipatzen direnak, 7. artikuluan aurreikusitako salbuespenekin eta 15. artikuluan zehaztutako mugekin.
  • Kontu bereziak eramatera behartuta dauden enpresak, eskubide berezi edo esklusiboren bat dutenak, edo estatuko administrazio publikoren baten aldetik interes ekonomiko orokorreko zerbitzu baten kudeaketa jaso dutenak, apirilaren 3ko 4/2007 Legearen 8. artikuluan aipatzen direnak, Lege horretako 13. artikuluan zehaztutako salbuespenekin.
  • Apirilaren 3ko 4/2007 Legearen 2. eta 14. artikuluek aipatzen dituzten enpresa publikoak —zenbait administrazio publikoren partaidetza dutenak, haietako batek ere nagusitasun-posiziorik izan gabe—, 7. artikuluan aurreikusitako salbuespenekin eta 15. artikuluan zehaztutako mugekin.
  • Kontu bereziak eramatera behartuta dauden enpresak, apirilaren 3ko 4/2007 Legearen 8. artikuluan aipatzen direnak, Lege horretako 13. artikuluan zehaztutako salbuespenekin, eskubide berezi edo esklusiboren bat jaso dutenak, edo zenbait lurralde eremutako administrazio publiko bat baino gehiagok interes ekonomiko orokorreko zerbitzu baten kudeaketa eman dienak.
  • Autonomia-erkidegoetako organo eskumendunak, Estatuaren Administrazioko Kontuhartzailetza Nagusira informazioa igorri behar dutenak, apirilaren 3ko 4/2007 Legearen 3.1, 9.1 eta 15.1 artikuluei jarraiki.
  • Toki-erakundeetako organo eskumendunak, Estatuaren Administrazioko Kontuhartzailetza Nagusira informazioa igorri behar dutenak, apirilaren 3ko 4/2007 Legearen 3.1, 9.1 eta 15.1 artikuluei jarraiki

Autonomia-erkidego eta toki-erakundeetako organo eskumendunetara ere bidali daiteke informazioa, baldin eta organo horiek informazio hori aplikazio informatiko hau erabiliz bidaltzeko baimena eman badute. Hauek ere erabil dezakete:

  • Autonomia-erkidegoetako eta tokiko enpresa publikoek, apirilaren 3ko 4/2007 Legearen 2. eta 14. artikuluetan aipatzen direnek, 7. artikuluan aurreikusitako salbuespenekin eta 15. artikuluan zehaztutako mugekin.
  • Kontu bereziak eramatera behartuta dauden enpresek, eskubide berezi edo esklusiboren bat izan edo autonomia-erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batetik interes ekonomiko orokorreko zerbitzu baten kudeaketa jaso dutenek, apirilaren 3ko 4/2007 Legearen 8. artikuluan aipatzen direnek, Lege horren 13. artikuluan zehaztutako salbuespenekin.