Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

cicep red
Aplikazio informatiko bat da, Estatuko Administrazioaren Esku-hartzailetza Nagusiak (EAEN) garatutakoa, eta, horren bidez, enpresen eta fundazioen sektore publikoari buruzko informazioa zentralizatzen eta normalizatzen du, unean-unean indarrean den araudia betetzearren.

CICEP.red aplikazioaren bidez bidalitako informazioan oinarrituta, EAENek hauek egin ahal izango ditu:

  • Estatuaren Kontu Orokorra egin.
  • Enpresen eta fundazioen sektore publikoari buruzko txosten ekonomiko eta finantzarioak prestatu eta argitaratu.
  • Sektore publikoko kontu ekonomikoak egin, Kontu Nazionalen eta Eskualdekoen Europako Sistemaren arabera.
  • Sektore Publikoko Erakundeen Inbentarioa eguneratu (jabetza egiturak, datu ekonomikoak, zuzeneko eta zeharkako partaidetzak).
  • Administrazio zentral osoaren hileko txostenak prestatu, kontabilitate nazionalaren ikuspegitik.
  • Administrazio Zentralaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiari buruzko hileko txostenak prestatu.
  • Apirilaren 3ko 4/2007 Legearen esparruan sartzen diren enpresen unibertsoari buruzko baterako informazioa helarazi Europako Batzordearil.
  • Auditoretza Bulego Nazionalak egindako auditoretzei buruzko txostenak egin, aplikazioan argitaratu eta, aplikazioaren bidez, erakundeen esku jarri.

CICEP.red ondorengo informazio azpisistemetan banatuta dago:

Urteko kontua azpisistema

Its purpose is to facilitate the sending of the information to the General Comptroller of the State Administration that must be filed by both Public Sector State Business and Foundation entities and the entities included in the Ninth Additional Provision of General Budgetary Law 47/2003, of 26 November, in accordance with the provisions of Orders EHA/2043/2010, of 22 July, and HAP/2161/2013, of 14 November, amended by Order HAP/1881/2014, of 30 September, which regulate the procedures for sending the Annual Accounts and other information that must be provided to the Court of Auditors.

Horren bidez, errazagoa da Estatuko Enpresen Sektore Publikoko erakundeek eta Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorreko bederatzigarren xedapen gehigarrian adierazitako erakundeek aurkeztu beharreko informazioa EAENi bidaltzea, uztailaren 22ko EHA/2043/2010 Aginduan eta azaroaren 14ko HAP/2161/2013 Aginduan (irailaren 30eko HAP/1881/2014 Aginduaren bidez aldatutakoan) xedatzen denaren arabera (aipatu aginduen bidez, Kontuen Epaitegiari bidali behar zaizkion urteko kontuak eta gainerako informazioa bidaltzeko prozedura arautzen da).

Halaber, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 129.3 artikuluan aipatutako txostenaren edukia arautzen duen martxoaren 3ko EHA/614/2009 Aginduak ezartzen duena betetzeko, aipatu aginduan jasotako eranskinak txertatu dira.

Bidalitako informazioan oinarrituta, Esku-hartzailetza Nagusiak Estatuko Kontu Orokorra prestatuko du eta Sektore Publikoko Erakundeen Inbentarioa eguneratuko du (jabetza egiturak, datu ekonomikoak, zuzeneko eta zeharkako partaidetzak).

Bajen azpisistema

Bidalitako informazioan oinarrituta, EAENek hauek egin ahal izango ditu: 1. Estatuaren Kontu Orokorra. 2. Enpresen eta fundazioen sektore publikoari buruzko txosten ekonomiko eta finantzarioak. 3. Sektore publikoko kontu ekonomikoak, Kontu Nazionalen eta Eskualdekoen Europako Sistemaren arabera. 4. Sektore Publikoko Erakundeen Inbentarioa eguneratzeko lanak (jabetza egiturak, datu ekonomikoak, zuzeneko eta zeharkako partaidetzak).

Urteko eta hiruhilekoko informazio ekonomiko-finantzarioa azpisistema

Horren bidez, errazagoa da Estatuko Enpresen eta Fundazioen Sektore Publikokoak izateari utzi dioten erakundeek aurkeztu beharreko informazioa, ekitaldiaren hasieratik Estatuko Enpresen Sektorea utzi duten artekoa, EAENi bidaltzea, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Legeari jarraiki, uztailaren 22ko EHA/2043/2010 Aginduan eta azaroaren 14ko HAP/2161/2013 Aginduan (irailaren 30eko HAP/1881/2014 Aginduaren bidez aldatutakoan) xedatzen denaren arabera (aipatu aginduen bidez, Kontuen Epaitegiari bidali behar zaizkion urteko kontuak eta gainerako informazioa bidaltzeko prozedura arautzen da) .

Horren bidez, errazagoa da Estatuko Enpresen eta Fundazioen Sektore Publikoko erakundeek eta Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorreko bederatzigarren xedapen gehigarrian adierazitako erakundeek aurkeztu beharreko urteko eta hiru hilez behingo informazioa EAENi bidaltzea, uztailaren 22ko EHA/2043/2010 Aginduan, azaroaren 14ko HAP/2161/2013 Aginduan (irailaren 30eko HAP/1881/2014 Aginduaren bidez aldatutakoan) eta goian adierazitako legean xedatzen denaren arabera (aipatu aginduen bidez, Kontuen Epaitegiari bidali behar zaizkion urteko kontuak eta gainerako informazioa bidaltzeko prozedura arautzen da).

Halaber, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 129.3 artikuluan aipatutako txostenaren edukia arautzen duen martxoaren 3ko EHA/614/2009 Aginduak ezartzen duena betetzeko, aipatu aginduan jasotako eranskinak txertatu dira urtek kontuak eredu normalizatuetan bidaltzen ez dituzten erakundeentzat.

Hileko azpisistema

Estatu Kideen aurrekontu-esparruei aplika dakizkieken baldintzei buruzko Kontseiluko 2011/85/UE Direktiba betearaztea du helburu. Horren bitartez arautzen da, kontabilitate nazionalari dagokionez, estatu horiek hilero Administrazio Zentralaren datuak bildu eta argitaratzeko duten betebeharra.

Gardentasun-azpisistema

Horren bidez, informazio normalizatua izan nahi da, estatu kideen aurrekontu esparruei aplikagarri zaizkien baldintzei buruzko Kontseiluaren 2011/85/EB Zuzentaraua betetze aldera. Zuzentarauak dio estatu kideek hilero Administrazio Zentralari (alegia, kontabilitate nazionalari) buruzko datuak eman behar dituztela.

Informazioa EAKNra bidali eta han biltzearen helburua da solaskideensakabanatzea saihestea, eta Europako Batzordeari apirilaren 3ko 4/2007 Legearen esparruan sartutako enpresek osatzen duten unibertsoari buruzko informazio bateratua ematea.

Legean ezarritakoaren arabera

Horren bidez, ordaindutako eragiketen eta ordaintzeke dauden eragiketen ratioei buruzko informazioa bildu nahi da. Informazio hori Administrazio Publikoen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia kalkulatzeko metodologia eta apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusitako finantziazio erregimenetako baliabideei eusteko baldintzak eta prozedura garatzen dituen uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuan jasota dago.

Bidalitako informazioan oinarrituta, Administrazio Zentralaren hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiari buruzko hileko txostenak prestatu ahal izango ditu Esku-hartzailetza Nagusiak.

Estatuko kontu orokorra bateratzeko informazioaren azpisistema

Haren bidez, Estatuko enpresa sektore publikoko erakundeek Estatuko administrazio sektore publikoa osatzen duten erakundeekin ekitaldian egin dituzten eragiketak eta beharrezko beste datu batzuk bidali ahal izango dituzte, Kontu-hartzailetza Nagusiak Estatuko kontu orokor bateratua presta dezan.