Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Eskaerak

  • Internet Explorer 9.0 bertsioa edo gainekoa, Firefox nabigatzailearen azken bertsioak (21 bertsioa edo gainekoa), edo bateragarriak diren bestelako nabigatzaileak (baldintzen xehetasunak orrialde honetan ikusi).
  • 1024 x 768ko bereizmen grafikoa edo handiagoa eta letra-tipo txikiak erabiltzea gomendatzen dute.
  • Fitxategiak PDF formatuan ikusteko ikustailea.
  • Ziurtagiri elektronikoen eta sinadura elektronikoaren erabilera (ikus ondorengo atala).
  • Dagokion dokumentazioaren karga-mugak (ikus ondorengo atala)

Ziurtagiriaren bidezko sinadura elektronikorako nahitaezko gutxienezko baldintzak

Ondoren adierazitako estekan adierazten dira, aplikazio honetan, sinadura elektronikoa erabiltzeko nahitaezko gutxieneko baldintzak.

https://www.oficinavirtual.pap.hacienda.gob.es/sitios/oficinavirtual/es-ES/SistemasInformacion/SolicitudAccesoSistemas/Paginas/firmaelectronica.aspx

Aipatutako estekan, honako honi buruzko informazioa aurkitu ahal izango da:

Ohar garrantzitsua: Baldintza funtzionalak direla eta, bermatzeko konektatuta dagoenak bakarrik izan dezala sinatzeko aukera, sinadura elektronikoa onartzeko beharrezkoa da aplikaziora konektatutako erabiltzailearekin bat datorren NAN elkartua duen ziurtagiri elektroniko batekin sinatzea.

Dagokion dokumentazioaren karga-muga:

Sistemak mota guztietako fitxategi erantsiak biltzen ditu (PDF, ...) dokumentu-kudeatzaile korporatiboan (SGIFE). Fitxategi horietako bakoitzari lokalizatzaile bakarra esleituko zaio.

Badira fitxategi horietako bakoitzaren gehienezko pisuari buruzko mugak:

  • Aldi berean kargatu daitezkeen fitxategien gehienezko pisua 50 MB da.
  • Arazoak ekiditeko, gomendatzen da fitxategi bakoitzak 15-20 MB baino gutxiago pisatzea.

Beraz, fitxategi erantsiak kargatu aurretik, gomendagarria da ziurtatzea ez dituztela arestian aipatutako mugak gainditzen. Adibidez, PDF fitxategietan komeni da kalitatea egokia dela ziurtatzea (orri guztiak daudela, ez daudela oker edo alderantziz, ez dagoela irakurri ezin daitekeen daturik...) Horretarako, dokumentuak eskaneatzean, parametro hauek gomendatzen dira:

  • Modua: "Escala de grises" hobe (edo, ezin bada, "Blanco y negro").
  • Eskaneatzeko aldea: Orri zuriak eskaneatu gabe utzi.
  • Puntuak hazbeteko: 200 ppp (puntu hazbeteko).

Aholku horiei jarraituz gero, arazorik gabe sor daitezke 200 orritik gorako PDF fitxategiak, bereizmen onargarria duten irudiekin. Adobe Profesional aplikazioarekin posible da pisu handiko PDFak gordetzea, bereizmen handiz eta fitxategiaren pisua gutxituz aldiberean.

Aplikazio hau erabiltzeko web-arakatzaileei (bezeroak) buruzko baldintzak

Internet Explorer (IE) arakatzaileari dagokionez, gutxienez 9 bertsioa izan behar da. Internet Explorer-en ondorengo bertsioak erabil daitezke, bai Windows Vista motako sistema eragileetan, bai Windows 7 edo 8 motakoetan.
Nolanahi ere, IE bertsioa edozein dela ere, aplikazioko elementu guztiak ikusi eta JavaScript elementuek behar bezala funtzionatzeko, Vistako bateragarritasunaren funtzioa erabili behar da, "Tresnak" menuan (edo gurpil horzdunaren ikonoa, IE bertsioaren arabera) edo "Bateragarritasun ikuspegiaren konfigurazioa" aukeran, eta "hacienda.gob.es" gehitu bateragarritasun ikuspegidun guneetan.